Erein argitaletxeak irailaren 15erako iragarri du Juanra Madariagaren Bufalo guztiak liburuaren argitalpena. Poeta bilbotarrak Blas de Otero – Angela Figuera Nazioarteko XV. Poesia Saria irabazi zuen lan honekin.
Bufalo guztiak
Beharbada dena da probisionala, dena da erreskate bat osatzeko estrategia, abiadura askoren errorea, indar zentrifugoen jolasa. Duintasunez onartu behar dira marjinazioa eta periferia, perturbazioa eta gehiegikeria. Agian, derrotatik idatzi, konbultsiotik, balizko endekapenetik, defentsa pertsonala eginez, erresonantzia kaxa bat erdiesten duzun arte, bizitza honetan benetako ihesaldi-planik gabe zaudela onartzeko. Bizkitartean, mimetizatu egiten gara bufaloek zapaldu eta suntsi ez gaitzaten.