Arrate Egañaren ‘Izainargiak’ narrazio beltza argitaratu du Booktegik

0

Elkarri Irakurriz ekimenaren baitan aurtengo lehenengo ipuina argitaratu berri du Booktegik: Arrate Egañaren Izainargiak narrazio beltza. Urriaren 28an Arratek solasaldi batean parte hartuko du Eneko Bidegain, Nerea Ibarzabal eta Maialen Akizurekin batera Booktegi Jaialdian. Gaia energia izango da, eta idazle horiek guztiak bata besteen ipuinen inguruan arituko dira.

Izainargiak
Joseluk ez ditu Gabonetako oporrak gozatzen. Bestelako aire batean murgildu dira kaleak, dendak edo telebistako iragarkiak; Gabonetako espirituak edozein agertoki mudatu du. Joseluren etxeak, aldiz, beti bezain soil jarraitzen du, amonak ez omen duelako festa horietan sinesten. Joseluk ere ez, edo bai, ez daki; edonola ere, gurasoek, bizirik zituenean, etxea beretzat apaintzen zuten. Koloretako argitxoak? …

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments