Urriaren 27ra arte zabalik da Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berrientzako euskarazko literatur lehiatara lanak aurkezteko epea. Poesia eta narratiba modalitateetan emango dituzte sariak: modalitate bakoitzeko lehen saria 2.500 euroko izango da, bigarrena 1.000 eurokoa eta hirugarrena 500 eurokoa; horiez gain, 250na euroko lau aipamen ere eman ditzake epaimahaiak, gehienez.
Ikus hemen oinarriak.