Eneko Bidegainen ‘Argiak maite ez zuen gizona’ ipuina argitaratu du Booktegik

0

Aurtengo Elkarri irakurriz ekimeneko bigarren ipuina argitaratu berri du Booktegik: Eneko Bidegainen Argiak maite ez zuen gizona. Urriaren 28an Enekok solasaldi batean parte hartuko du Arrate EgaƱa, Nerea Ibarzabal eta Maialen Akizurekin batera Booktegi Jaialdian. Gaia energiaizango da, eta idazle horiek guztiak bata besteen ipuinen inguruan arituko dira.

Argiak maite ez zuen gizona
Bi segundoero klank, klank. Bi segundoero bat erortzen da kutxara; Afrikako termita mota batek arrautza erruten duen bakoitzeko bat. Klank. Bi segundoero euro bateko txanpona. Klank, klank. Minutu baten buruan 25 txanpon metatu dira. Oren batez, 1.500 txanpon. 1.500 euro orduko. Klank, klank. Han nonbait, kutxa bat betetzen ari da, klank, klank…

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments