Urriaren 2tik azaroaren 20ra bitartean eskainiko du Jasone Osorok Zure bizitza idatzi izeneko ikastaroa Bilboko Foru Liburutegian. Metodologia honetan datza: bi orduko klaseak izango dira. Lehen orduan astero landuko den gaiari buruzko azalpena eskainiko da, horretarako disziplina ezberdinak landuz eta erakutsiz, hala nola literatura, zinea, telebista, pintura, dantza, argazkilaritza, sukaldaritza… Gai horien inguruko hausnarketa eta eztabaida sustatuko da partehartzaileen artean. Bigarren orduan, berriz, idatzizko ariketa egin beharko dute eta gainontzekoekin partekatu.
Izena emateko epea zabalik dago irailaren 27ra arte.
Ikus hemen informazio gehiago.