Zerria liburuagatik (Erein, 2022) eman diote Patxi Zubizarretari Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria. “Narrazioaren kalitate aparta” eta “irakurlearen kontzientzia, memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko erabilitako abilezia” nabarmendu ditu epaimahaiak ordiziarraren lanaren inguruan.
Beste sari bati esker argitaratu zuen Zubizarretak Zerria, 2021eko Lizardi Saria ere irabazi baitzuen lan horrek, sariketak haurrentzako obrez gain gateei zuzendurikoak ere aintzat hartu zituen lehendabiziko aldian. Aipaturikoez gain, makina bat sari jasotakoa da Patxi Zubizarreta; besteak beste, lau aldiz irabazi du haur eta gazte literaturako Euskadi Saria (1998an, 2006an, 2010ean eta 2019an).