Zabalik da DK Poesia Lehiaketarako lanak aurkezteko epea

0

Euskarazko poesia zabaltzea eta idazle gazteen lanari bultzada ematea helburu duen Donostia Kultura Poesia Lehiaketak zazpigarren edizioari dagokion deialdia zabaldu du, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko dela iragarri du. Itxaro Bordak, Aritz Gorrotxategik eta Eli Tolaretxipik osatutako epaimahaiak 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango du ezagutzera ebazpena, Munduko Poesiaren Eguna baino lehen, hain zuzen ere.

Sariketa hau Balea Zuria argitaletxeak antolatzen du Donostia Kulturaren laguntzarekin. Iazko edizioa Julen Apellak irabazi zuen Postal bat desertuan lanarekin, eta aipatu argitaletxeak eman du argitatara 2023an.

Ikus hemen oinarriak osorik.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments