Aurtengo Elkarri irakurriz ekimeneko hirugarren ipuina argitaratu berri du Booktegik: Nerea Ibarzabalen Gaueko txanda. Urriaren 28an Nereak solasaldi batean parte hartuko du Arrate EgaƱa, Eneko Bidegain eta Maialen Akizurekin batera Booktegi Jaialdian. Gaia energia izango da, eta idazle horiek guztiak bata besteen ipuinen inguruan arituko dira.
Gaueko txanda
Giza harremanetarako arduradunak aldaketaren berri eman dionean, Billek buruarekin baietz egin dio. Ez du bere betiko ābababaiā azeleratua ahoskatu, guztiz ados dagoela adierazi nahi duenetan darabilena. āUlertzen duzu, ezta, Bill? Zentrala beste enpresa baten eskuetan dago orain. Huste lanetarako makina garestiak ekarriko dituzte, eta hauen segurtasuna ezinbestekoa da. Zerorrek ere eskertuko duzu konpainia apur batāā¦