Bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen ‘KEA’ ikuskizuna aurkeztuko dute Euskararen Etxean urriaren 5ean

0

Euskararen Etxeak eta Euskal Idazleen Elkarteak KEA ikuskaria aurkeztuko dute urriaren 5ean Bilboko Euskararen Etxean, 19:30ean. Ikuskizunak bertsoa eta antzezpena batzen ditu, eta honakoak izango dira agertokian: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak eta Aiora Sedano eta Irati Agirreazkuenaga aktoreak. Gidoia Leire Vargasek idatzi du, Mikel Ayllon zuzendaritzaz arduratu da, eta eszenografia ATX Teatroak ondu du.

Hauxe da sinopsia: “KEA Liburuxkak bildutako testu klasikoetatik abiatuta antzerkia eta bertsolaritza uztartu duen emankizuna duzue hau. Zeri idatzi diete bizkaitarrek? Zergatik egin dute? Zer geratu da bazterrean? Eta zer geratu da idatzi barik? Ekaia, erleak, denbora… kearen bidez harilkatuta helduko zaizkio gaiak ikusleari”.

Erreserbak egiteko: komunika@idazleak.eus

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments