Mungian antolatzen duten Lauaxeta Olerki Lehiaketaren aurtengo edizioak BadakitĀ izenburua hartuko du abiapuntutzat, eta parte-hartzaileek izenburu horren interpretazio librea egin beharko dute. Euskara hutsez sortutako testuak aurkeztu beharko dira, bakoitzak nahi duen neurria, errima eta ahapaldi kopurua erabilita. Konposizioek gutxienez 100 bertso-lerroko testua beharko dute izan eta gehienez 200ekoa.
Lanak aurkezteko azken epea azaroaren 10ean amaituko da.
Lehiaketaren irabazleak 800 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 500 eurokoa.
Ikus hemen oinarriak osorik.