“Gazteentzat eta ez (hain) gazteentzat” dela iragarriz eman du Ane Labakak sare sozialetan bere azken lanaren aurkezpen dataren berri: urriaren 6an aurkeztuko du Barraskiloek baino bat gehiago, 10:30ean Dononstiako Udal Liburutegian. Erein etxeak eman du argitara Labakaren lan berria.
Barraskiloek baino bat gehiago
Sararen gurasoak banandu egin dira. Orain, protagonista egoera berrira egokitu beharko da; bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Kontakizun hunkigarria bezain samurra aurkituko du irakurleak.