Pasaia Hiria Olerki Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

0

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren 22. edizioa aurkeztu berri du Pasaiako Udalak, eta lanak aurkezteko epea zabaldu du, abenduaren 1era arte.

Bi modalitate ditu sariketa horrek: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Lehiaketara aurkezturiko lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Gaia askea izango da bi kategorietan, eta gutxienez 200 bertso izango dituzte lanek.

Aurkeztu diren euskarazko lan onenek Xabier Portugal-Pasaia Hiria saria jasoko dute, eta gaztelaniazko onenek, Pasaiako Hiria-Altamira Puente saria. Gainera, modalitate bakoitzean bi  sari banatuko dira: 1.200 euro jasoko ditu lanik onenak, eta 600 euro bigarrenak. Gainera, Pasaiako Udalak saritutako lanak argitaratuko ditu.

Epaimahaikideek, literaturaren munduari loturiko adituek, sormenean, originaltasunean eta literatura kalitatean jarriko dute fokua.

Ikus hemen oinarriak osorik.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments