Bihar, azaroaren 7an hasiko da Bilboko Foru Liburutegian Jon Kortazarrek kudeaturiko Udazken beltza hitzaldi zikloa. Astearteetan izango dira saioak, 19:00etan.
Zikloari hasiera emango dion lehen egun horretan, Jose Manuel Lopez Gasenik Euskal krimen literatura izeneko gaia jorratuko du. Bigarren hitzaldia azaroaren 14an izango da: Xabier Etxanizek Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean izeneko gaiaz hitz egingo du.
Azaroaren 21ean, Krimena eta Memoria Historikoa: Ramón Saizarbitoriaren Lili eta biok hitzaldia eskainiko du Miren Billelabeitiak eta 28an, Jose Antonio Morlesin Krimen nobeletako azalen irudiak gaiaz mintzatuko da.
Azkenik, abenduaren 5ean, gaztelaniaz egingo den hitzaldi bakarrean, Santiago Perez Isasik La novela criminal de Ramiro Pinilla hitzaldia eskainiko du.