Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo Literaktum jaialdiak. Azaroaren 13tik 26ra izango da, Donostian, eta hainbat euskal idazlek hartuko dute parte bertan:
- Azaroaren 13an Uxue Alberdi eta Susana Martin Surflaria komikiaz ariko dira (19:00, Intxaurrondo K.E.).
- Azaroaren 17an literatur emanaldi musikatua eskainiko dute Joxemari Iturraldek eta Joseba Sarrionandiak IƱar Sastre eta Anne Etchegoyen musikariak lagun dituztela eta Yurre Ugarte koordinatzaile dela (19:00, Intxaurrondo aretoa).
- Azaroaren 17an Yolanda Arrietak Literatura infantil, Āæcambiamos el cuento’ mahai-inguruan parte hartuko du BelĆ©n Gaudes eta Sandra SĆ”nchezekin batera (19:00, Ernest Lluch K.E.).
- Azaroaren 20an Patxi Zubizarreta Loak ezkutatzen duena nobelari buruz ariko da Aiora Jaka elkarrizketatzaile duela (19:00, Victoria Eugenia Club Aretoa).
- Azaroaren 22an Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larretxe Ni ez naiz Mikel Laboa komikiko esperientziaz ariko dira (19:00, Okendo K.E.).
- Azaroaren 23an Nerea Balda Azpimarrak nobelari buruz ariko da Uxue Razquin elkarrizketatzaile duela (19:00, Elkar aretoa).
- Azaroaren 24an Patri Urkizuren ibilbidea izango dute hizpide Aizpea Goenagak, Mari Jose Olaziregik eta IƱaki Salvadorrek (19:00, Victoria Eugenia Club Aretoa).
Ikus hemen egitaraua osorik.