Azken orduko aldaketa bat tarteko, azaroaren 23an Bertso-saio ilustratua ikusi ahal izango da Bilboko Euskararen Etxean, Hi(ZKI)bridoak egitarauaren baitan, 19:30ean. Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsotan arituko dira Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearengidaritzapean. Axpik, gainera, zuzenean marraztuko du.
Axpik hainbat liburu ilustratu ditu, besteak beste, Nire Gorputzean bizi naiz (2020), Basoan barna (2021) eta Utzi azalari (2022). Azken horrek Maialen Lujanbioren hiru bertso ditu oinarrian. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, Irunen, trans ez-bitar baten rolean sartuta kantatutakoak.