Joseba Sarrionandia eta Jon Maia Iruñeko Laban izango dira abenduan

0

Abenduaren 13an Jon Maiak Kantu berri bat gara disko-liburua aurkeztuko du Iruñeko Laban, eta astebete geroago Markos Gimenoren 101 letrakartel liburua izango dute hizpide Joseba Sarrionandiak (egileak) eta Santi Leonek (aurkezleak).

Bi saioak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Abenduaren 13ko ekitaldia Durangoko Azokak, Labak, Elkar argitaletxeak eta Karrikirik elkarteak antolatu dute; 20ko saioaren antolatzaileen zerrendan berriz, Pamiela etxea ageri da Elkarren ordez.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments