Lide Hernandok abenduaren 1ean aurkeztuko du bere estreinako nobela

0

Izotz ura titulupean plazaratu du Lide Hernandok bere lehengo eleberria, eta Susa argitaletxeak abenduaren 1erako iragarri du musikari donostiarraren estreinako liburuaren aurkezpena: Donostiako Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoan izango da aurkezpen ekitaldia.

Izotz ura
Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain.
Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu-grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza.
Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments