Marina Sagastizabalen ‘Hiruki gatazkatsua’ gaztelaniaz argitaratuko du Txalapartak datorren martxoan

0

Marina Sagastizabalek Susa etxearen Lisipe bildumaren feministaren baitan 2020an kaleratu zuen Hiruki gatazkatsua saiakera gaztelaniaz argitaratuko du Txalaparta etxeak 2024ko martxoan La triple presencia. Izaskun Goienetxeak eraman du gaztelaniara Sagastizabalen lana.

Egile gasteiztarrak lau urtetako ikerketa lana egin zuen zaintzaren, enpleguaren eta parte-hartze soziopolitikoaren inguruan. Eta Hiruki gatazkatsua lanaren helburua unibertsitatean egindako tesia zabaltzea izan zen, akademiak markatzen dituen ezaugarri zorrotz horiek alde batera utziz, edukia ulerterrazago bilakatzeko eta irakurle xumeak ulertu ahal izateko. Marina Sagastizabalek berak 2020ko abenduan 111 aldizkariari eskainitako elkarrizketa honetan azaldu zituen lanari buruzko xehetasun guztiak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments