Mikel Etxaburuk irabazi du Ernestina de Champourcin poesia saria

0

Manttalingo alaba lanarekin irabazi du Mikel Etxaburuk Ernestina Champourcin poesia lehiaketaren XXXIII. edizioa. Hala ebatzi du Kepa Muruak, Angel Errok eta Rosa Maria Lentinik osatutako epaimahaiak. Gaztelaniazko modalitatean María Irache Oruetak eskuratu du saria Paisajes con garza al fondo lanarekin.

Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa Arabako Foru Aldundiak antolatzen du. Lehiaketa honen helburua literatura sorkuntza sustatzea da, baita ahots poetiko berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitzea ere; aldi berean, 27ko belaunaldiko kide izan zen eta bere bizitzako lehen urteetan Gasteizekin lotura handia izan zuen Ernestina de Champourcin poeta gogorarazi eta goraipatu nahi dute.

 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments