Etxepare Sarirako lanak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 10era arte

0

Haurrei zuzenduriko album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariako lanak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 10era arte. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, eta bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldea aurkeztu ahal dira. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete, eta lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.

Epaimahaiak ekainaren 28a baino lehen hartu beharko du bere erabakia. 5.000 euroko sari bakarra emango da, eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du

Oinarriak osorik hemen.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments