Nina Almbergen ‘Azken amazona’ euskarara ekarri du Josu Zabaletak

0

Erein argitaletxeak urtarrilaren 29rako iragarri du Nina Almberg idazle frantziarrak idatzi eta Josu Zabaletak euskarara ekarritako Azken amazona liburuaren aurkezpena. Donostiako Udal Liburutegian izango da goizeko 10:30ean, eta Josu Zabaletak Uxue Razquin Ereingo editorea izango du bidelagun.

Azken amazona
XVI. mendean, esaten dutenez, espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde bati aurre egin behar izan omen zioten, eta, diotenez, emakume gudari haien itxura zen gizon konskistatzaile haiek entzundako kontakizun mitologikoetako protagonistena. Gizon zuriei eraso egin zieten bertako emakume indigena gudarien izenaz bataiatu zen oihana eta eskualdea: Amazonia. Orobat esan ohi da emakume batzuk, Icamiabak, luzaro bizi izan zirela eremu hartan gizonezkoengandik aparte. Baina nor ziren emakume haiek? Eta nola bizi ziren?
Gaur egun bertan ere, Amazoniako arro osoan, emakumeek –eta baita gizon batzuek ere– beren bizi-ereduaz eta beren hitzaz, emakume haien biziarazten jarraitzen dute.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments