Joxe Manuel Odriozolak otsailaren 8an aurkeztuko du bere saiakera berria

0

Elkar argitaletxeak otsailaren 8rako iragarri du Joxe Manuel Odriozolaren saiakera berriaren aurkezpena: Nazionalismoaren alde eta aurka titulupean kaleratu du Odriozolak bere lan berria, eta Xabier Mendiguren editorea alboan duela aurkeztuko du hilaren 8an goizeko 10.30ean Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan.

Nazionalismoaren alde eta aurka
Zer da nazionalismoa: gizatalde batek bere kideen ongi-zatea bermatzeko doktrina? Etnia bat ondokoen gaine-tik ezarri eta besteak menperatzeko ideologia? Herri batek bere iraupena ziurtatzeko tresna?
Identitatea, nazioa, hizkuntza, kultura, kosmopolitis-moa, abertzaletasuna, inperialismoa eta antzeko ideiak arretaz haztatu ditu egileak, horien arteko harremanak aztertuz eta balizko kontraesanei iskin egin gabe.
Izan ere, munduko herrialde gutxi batzuk aberasatasun gehienaren jabe eta gainerakoak pobrezia gorrira derri-gorturik daudenean, ba al du zentzurik nazionalismoak, taldeko egoismotik harago? Berdinak al dira honetan estaturik gabeko herrien nazionalismoa eta estatu baten babesa dutenena?

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments