Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak haur literaturako Mikel Zarate lehiaketaren aurtengo deialdia aurkeztu berri dute, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Lanak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 30era bitartean. Sariduna maiatzaren 31 baino lehen izendatu beharko du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuta epaimahaiak.
Ikus hemen oinarriak osorik.