‘Munduari bira eman zion ontzia’ erakusketa zabalduko dute Iruñean

0

Iruñeko Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du Iruñeko Planetarioan; otsailaren 21etik martxoaren 5era bitarte izango da ikusgai.

Goizetan bisita gidatuak izango dira, Iruñerriko eskola, ikastola eta institutuentzat. Euskaltegietako taldeak ere bertaratuko dira.

Planetarioaren ordutegian erakusketa bisitatzeko aukera izango da. “Ares ilustratzailearen irudiz osaturiko erakusketa ederra, libururako egindako ilustrazioak pasarteekin batera aurkeztuko dira, liburuan presente dauden gaiekin, bidaiatzeko aukera eskainiz”, azaldu dute antolatzaileek.

Erakusketa inauguratzen den egunean, otsailaren 21ean, Joseba Sarrionandiak, Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak liburuaren inguruko solasaldian hartuko dute parte, 19:00etan Planetarioan bertan

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments