Joxean Agirrek otsailaren 15ean aurkeztuko du bere nobela berria

0

Elkar argitaletxeak otsailaren 15erako iragarri du Joxean Agirreren nobela berriaren aurkezpena: Gizon barregarriak titulupean kaleratu du Azpeitiko idazleak bere lan berria, eta Xabier Mendiguren editorea alboan duela aurkeztuko du hilaren 15ean Donostiako Elkar dendan.

Gizon barregarriak
Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzeztera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai.
Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen koktel gisa funtzionatzen duen nobelak hainbat adar ditu: zahartzaroaren eta maskulinotasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helburuen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere, gizon barregarriek adinako protagonismoa baitu Maria Mendizabal Antropologiako ikasle gazte eta distiratsuak, zeina uniformedunen usainei buruzko doktore-tesia egiten ari den.
Idazkera bihurri ederra eta tramaren katramila ustekabekoak elkartzen ditu Agirrek literaturaren ospatze gisa gozatzen den nobela harrigarri, dotore bezain ironiko honetan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments