Aldecoa ipuin jaialdia antolatu dute Gasteizen martxoaren 13tik 16ra

0

Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxeak Aldecoa ipuin literarioaren nazioarteko jaialdia antolatu du martxoaren 13tik 16ra. Iban Zaldua idazle eta jaialdiaren zuzendariak azaldu du jaialdiaren bidez “puntako” ipuingileak ekarriko dituztela Gasteizera, hala, ipuingintzan dagoen “jaialdi falta” betez. “Idazle askok uste dugu jaialdien alorrean hutsune handia dagoela, ia ez baitago ipuin jaialdirik”. Euskal Herrian ipuinak presentzia handia duen arren, ipuina zenbaitetan baztertua izan den generoa dela uste du Zalduak. Hortik sortu zen jaialdi bat egiteko ideia.

Hala, lau eguneko programazioa ondu dute:
– Martxoak 13, 11.00, Micaela Portilla unibertsitate pabiloia: Nagore Fernandez, Marijo Olaziregi eta Irati Majuelo solasaldian: Euskal ipuingintza: genero nagusia ala bazterreko praktika literarioa?
– Martxoak 14, 18:30, Ignacio Aldecoa kultur etxea: Aixa de la Cruz eta Isaac Rosaren hitzaldia: Novela vs. Cuento: ¿cuál es, verdaderamente, el género mayor?
– Martxoak 14, 21:00,  Ignacio Aldecoa kultur etxea: ipuin irakurketa Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga eta Joseba Sarrionandiaren eskutik, Benizzeren musika elektronikoak lagunduta.
– Martxoak 15, 19:00, Ignacio Aldecoa kultur etxea: Ana Malagon, Tina Valles eta Pedro Ugarte solasaldian: ¿Por qué somos cuentistas?
– Martxoak 16, 10:00-13:00, Ignacio Aldecoa kultur etxea: tailer literarioa Mariasun Landaren eskutik: Apunaren injurio.
– Martxoak 16, 18:00, Ignacio Aldecoa kultur etxea: amaierako solasaldia Eloy Tizonen eskutik: El susurro del cuento.

Ikus hemen egitarauari buruzko informazio gehiago.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments