Zazpi liburu igaro dira 2023ko 111 Akademiaren Saria hautatzeko bigarren bozketa txandara

0

2023. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko 111 Akademiak amaitu du bere lehenengo bozketa txanda, urtarrilaren erdian martxan jarri eta otsailaren 25era arte zabalik izan dena.

Lehenengo bozketa txandan Eneko Bidegainen Bichta éder, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka izan dira lanik bozkatuenak, baina horietako batek ere ez du lehenengo txandan saridun izendatzeko behar den botoen % 30 lortu. Egoera horretan, beraz, 111 Akademiaren arautegiaren arabera, boto gehien jaso duten bost obrak pasatu beharko genituzke bigarren bozketa txandara; hau da, aipatu ditugun hirurak eta boto gehien jaso duten hurrengo biak. Baina Bidegainen, Jaioren eta Igerabideren lanen atzetik lau liburu geratu zaizkigu boto kopuru bera jasota; beraz, berdinketa hori apurtzerik ez dugunez, aurten zazpi lan pasatu ditugu bigarren bozketa txandara:

Gauzak horrela, 2023. urtean euskal literaturak utzitako uzta zabaletik zazpi horiek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo bozketa txanda gainditu eta bigarrenera igaro direnak. Apirilaren 1a baino lehen bidali beharko dute akademiakideek horietako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan libururen batek jasotako botoen % 40 bereganatuko balu, 111 Akademiak huraxe izendatuko luke 2023ko saridun. Kopuru horretara iristen den lanik ez balego, berriz, bi bozkatuenak finalera pasako lirateke.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments