Lizar Begoñak martxoaren 13an aurkeztuko du bere lan berria

0

Mundu zitalaren kontra titulupean kaleratu du Elkar argitaletxeak Lizar Begoñaren nobela berria, Sopelako idazleak Igartza bekari esker idatzi duena, eta martxoaren 13an aurkeztuko dute Donostiako Elkarren; Lizar Begoñak Xabier Mendiguren editorea, Leire Artola Beasaingo alkatea eta Bianditz Iraola CAFeko euskara arduraduna izango ditu lagun aurkezpenean.

Mundu zitalaren kontra
Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz mukuru, gaur egun ahazturaren eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan bi emakume lanean, goiz eta arratsaldeko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ireki zuen arrantzalearen alaba, ahizpa zahar elbarriarekin bizi dena; eta neska gazte bizkaitar izenik gabeko bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso.
Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten du egileak: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea… Lizar Begoñak begirada eta estilo propioak erakusten ditu Igartza sariari esker idatzitako bere lehenengo eleberri honetan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments