Zubizarretak eta Mitxelenak haurrentzako lan berria ondu dute elkarrekin

0

Erein argitaletxeak martxoaren 20rako iragarri du Patxi Zubizarretak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako Munduketariak lanaren aurkezpena: Donostiako udal liburutegian izango da eta egileekin batera bertan izango dira EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imaz, Ordiziako Urdaneta eskolako publikoko guraso eta irakasle den Aitziber Arrugaeta eta Erein etxeko ordezkari Inazio Mujika Iraola.

Munduketariak
Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… Hegazkin bat ere prestatu dute, gelazkina, eta, flop-flop-flop, gelakideak mundu osora hegaldatzen dira: Errumaniara, Nikaraguara, Pakistanera, Txinara, Marokora… Gaur goizean Nigeriara joatekoak ziren, baina hain zuzen ere Harmonyk izan behar zuen gelazkinaren pilotua, eta Harmony, ai, Harmony ez da inon ageri…

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments