Apirilaren 11tik 13ra Geure Gelatik liburu azoka egingo dute Azkoitian

0

Apirilaren 11n arratsaldeko 17:00etan zabalduko ditu ateak Geure Gelatik liburu azokak Azkoitiko Portaleburu erakusketa aretoan. Jasone Osoro omenduko dute aurtengo ekitaldian.

Annie Ernauxek idatzi eta Gema Lopez Las Herasek euskarara ekarritako Emakume izoztua eleberriaren aurkezpena izango da arratsaldeko lehenengo ekitaldia: Gema Lopez bertan izango da eta Mariasun Landak egingo ditu aurkezle lanak. 18:00etan Landak berak emango dio oroigarria Jasone Osoro omenduari, eta jarraian Osorok Arrakasta liburua aurkeztuko du Maite Rementeria aurkezle duelarik.

Apirilaren 12an 17:15ean Maite Frankok Zorte txarreko otsoak ipuin kontaketa eskainiko du 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, eta 18:30ean Yolanda Arrietak Bizenta Mogeli buruzko tailerra eskainiko du: Argiaren alaba edo andre argi baten ikurrak.

Apirilaren 13an Maite Lopezek zabalduko du egitaraua Giorgos Seferis, Nobel poeta euskaraz ekitaldiarekin, Aritz Gorrotxategik aurkeztuta; eta 12:00etan Karmele Jaiok Maitasun kapitala aurkeztuko du Xabier Mendiguren bidelagun duela.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments