Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

0

Akademiakideek Bichta éder eta Maitasun kapitala lanen artean hautatu behar dute sariduna

2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Castillo Suarezen Alaska, Eneko Bidegainen Bichta éder, Oihane Amantegiren Cayo Hueso, Josebe Blancoren Hausnarrean, Miren Agur Meaberen Itzulerak, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten zazpi obrak, alegia. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera igaro dira: Eneko Bidegainen Bichta éder eta Karmele Jaioren Maitasun kapitala. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 28ra bitartean.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments