Iñaki Petxarromanek ‘Lehendakariaren alaba’ eleberria kaleratu du

0

Elkar argitaletxeak apirilaren 16rako iragarri du Iñaki Petxarromanen Lehendakariaren alaba nobelaren aurkezpena: Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan izango da goizeko 10:30ean, eta Petxarromanek Xabier Mendiguren editorea izango du bidelagun.

Lehendakariaren alaba
2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, bero itzelaren eraginez ehunka mila migratzaile penintsulatik euskal kostaldera; gazte asko, egoera etsigarri horri aurre egin nahian, ETA Berri izeneko erakundean sarturik, sabotajeak eta bestelako ekintzak burutzeko… Dena gure errealitatearen hain antzeko eta hain desberdin…

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments