Goiatz Labandibarrek ipuin-bilduma berria kaleratu du

0

Elkar argitaletxeak apirilaren 18rako iragarri du Goiatz Labandibarren lan berriaren aurkezpena. Zoo titulupean kaleratu du oiartzuarrak ipuin-bilduma berria, eta hilaren 18an aurkeztuko du Donostian Xabier Mendiguren editorea lagun duela.

Zoo
Paraje urruneneko kanpin galduenera bakardade bila doan familia, igerilekuko monitore gisa xox batzuk atera nahi dituen ikaslea, parranda-asmotan dabilen gazte-taldea, tribu osoa inguruan biltzen duten matriarkak, autokarabanak elkarri erakutsiz lehiatzen diren bikoteak, lehenbiziko muxua, lehenbiziko ligea, lehenbiziko adar jartzea probatuko duena…
Askotarikoa da kanpinetan mugitzen den fauna, eta horren lagin eder bat dakarkigu Goiatz Labandibarrek ipuin-bilduma honetan: istorio jostalari eta argiak, begirada zorrotz baina amultsua zuzentzen diotenak giza jendeari, gure ahulguneak umorez hartu eta opor giroari dagokion arintasunaz ospatzen dituztenak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments