Goiatz Labandibarrek gazteei zuzenduriko lan berria kaleratu du

0

Erein argitaletxeak apirilaren 29rako iragarri du Goiatz Labandibarren Putzua liburuaren aurkezpena. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Perzebal bildumaren baitan eman dute argitara Labandibarren lana. Hilaren 29ko aurkezepena Donostiako udal liburutegian izango da goizeko 10:30ean, eta idazleak Inazio Mujika editorea izango du bidelagun.

Putzua
Goizean esnatu denean, Laurek kuleroak odolez zikinduta ikusi ditu. Hilekoa etorri zaio lehenengo aldiz. Baina Laurek ez du hilekorik izan nahi. Eta ez du nahi inork jakiterik hilekoa etorri zaiola. Bere sekretua da.
Bere buruari galderak egiten hasi da Laure: lagunek ba ote dute hilekorik? Zer ote daki bere lagun Xabatek hilekoari buruz? Aitari kontatu nahi al dio? Eta nolakoa izan zen amonaren lehenengo hilekoa?
Laurek hilekoarekin bizitzen ikasiko du, baita hilekoari buruz hitz egiten eta are, ospatzen ere.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments