Oihane Jakak bere lehenengo poesia liburua kaleratu du

0

Elkar argitaletxeak apirilaren 30erako iragarri du Oihane Jakaren lehenengo poesia bildumaren aurkezpena: Itsaso amniotikoa titulupean kaleratu du donostiarrak bere estreinako lana, eta hilaren 30ean Donostiako Elkar dendan aurkeztuko du Xabier Mendiguren editorea eta Tere Irastortza poeta eta irakaslea lagun dituela.

Itsaso amniotikoa
Oihane Jakak (Donostia, 1985) bere lehenengo liburua idatzi du, Idazle Eskolak antolatzen duen Karmele Igartua sormen bekaren laguntzaz.Poema bilduma bat da Itsaso amniotikoa, askotariko minetan arakatzen duena, bi ardatzen jirabiran: gertuko heriotza bat, batetik, eta haurduntze-erditzeek dakartzaten zalantza, arazo eta ezinegonak, bestetik. Poesia sentitua baina aldi berean landua, hitzak arretaz aukeratuz eta neurtuz idatzia, esperientzia pertsonaletik harago, edonork bere egiteko moduko sentipenak islatzen dituena.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments