Gotzon Barandiaranek poesia bilduma berria kaleratu du

0

Susa argitaletxeak maiatzaren 3rako iragarri du Gotzon Barandiaranen lan berriaren aurkezpena: Galbahea titulupean kaleratu du Larrabetzuko idazleak bere hirugarren olerki liburua den lan hau. Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan izango da hilaren 3ko aurkezpena, eguerdik 12:00etan.

Galbahea
Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments