Luis Gardek maiatzaren 9an aurkeztuko du bere poesia liburu berria

0

Pamiela argitaletxeak maiatzaren 9rako iragarri du Edu Zelaietaren poema liburu berriaren aurkezpena: Urrats galduen hotsa titulupean kaleratu du Iruñeko idazleak bere bederatzigarren poesia liburua, eta Donostiako Udal liburutegi zaharrean aurkeztuko du hilaren 9an Pamiela etxeko Lander Majuelo lagun duela.

Urrats galduen hotsa
Urrats galduen hotsa dakar udaberri honetan Luis Gardek, zazpi urte igaro direlarik bere azken poesia liburua argitaratu zuenetik. Hurbiltasun eta pauso ziurrez idatzi ditu poemok Gardek, ohikoa duen fineziaz. Eskura ekarritako poemak dira, gertu behar diren horietakoak, egunaren erritmoa dakartenak idatzian. Etxea, landa, auzoa, alabaren hitz atergabeak, zaldi lausoak. Zer gehiago eskatu lekioke apurka udaberria dakarren liburu honi?

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments