Neskametzari buruzko saiakera ondu du Alaitz Melgarrek

0

Elkar argitaletxeak maiatzaren 20rako iragarri du Alaitz Melgarren Josefa, neskame saiakeraren aurkezpena. Melgarrek Tene Mujika Bekari esker idatzi du neskametzari buruzko lan hau. Esan bezala, hilaren 20an aurkeztuko du Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkarren goizeko 10:30ean, Alazne Txurruka Debako alkatea eta Xabier Mendiguren editorea lagun dituela.

Josefa, neskame
Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. Alabaina, Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu orri hauetan; horrez gain, bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen pertsona baten nondik norakoa; eta, aldi beran, isiltasunera kondenatutako guztiei hitza emateko ahalegin bat, ikusezinak ikusgarri bihurtzekoa.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments