John Anduezak eta Asel Luzarragak lau eskutara idatzi dute ‘Azken Portuko postdatak’

0

Elkar argitaletxeak irailaren 5erako iragarri du John Anduezak eta Asel Luzarragak elkarrekin idatzi duten Azken Portuko postdatak nobelaren aurkezpena: Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar dendan izango da goizeko 10:30ean, eta bi idazleek Xabier Mendiguren editorea izango dute bidelagun.

“Bakarka literatura ibilbide sendoko idazle bi elkartu dira lau eskutara ondutako nobela bat idazteko: eskutitz bidezko eleberri bat, arin eta atseginez irakurtzen dena, baina gai sakonak planteatu eta zer pentsatua ematen duena”, aurreratu dute argitaletxetik aurkezpenaren bezperetan.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments