Iñaki Iturainek bere estreinako lana aurkeztuko du irailaren 5ean

0

Denboraren zubia titulupean eman du argitara Erein argitaletxeak Iñaki Iturain oriotarraren estreinako liburua, eta irailaren 5erako iragarri du aurkezpen ekitaldia: Donostiako udal liburutegian izango da goizeko 11:30ean, eta Iturainek Inazio Mujika editorea izango du bidelagun.

“Era askotako protagonistak ditugu liburuko zazpi narrazioetan: Etxean zeukaten irratia balkoira ateratzen zuten etxeko andre-gizonak, etxepean biltzen ziren herritarrek bazetorkien gerraren albisteak entzun ahal zitzaten. Faxisten aurrerakada gelditzeko gorriek dinamitaz lehertutako ibaiaren gaineko zubia berreraikitzen ibilitako presoaren istorioa. Bi mutil gazte, bataren eta bestearen aita kontrako bandokoak izanik, itsas labarrean adiskidetu zirenak. Gerra bukatu berritan Frantziatik Orizarrera misio sekretuan etorritako neska antropologo eta argazkilaria. Gerran gudari ibilitako gizonaren alaba kementsua”, aurreratu dute argitaletxetik aurkezpenaren bezperetan. “Orizarren zubia bota zuen gerrak. Gero, presoek berreraiki, errioaren bi aldeak berriro lotzeko. Liburuan tragedia haren garaiko istorioak gogora ekarri nahi izan dira, oroimenaren bidez. Orduan bi aldeak bezala, lotu ditu orain zubiaren denborak bi aldiak”.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments