‘Euskal Literatura Feminista’ ikastaroa irailaren 18an hasiko da Bilboko Foru Liburutegian

0

Irailaren 18tik abenduaren 18ra arte, Euskal Literatura Feminista ikastaroa eskainiko du Josune Muñozek Bilboko Foru Liburutegian. “Euskal emakumeak objektu literariotik subjektu literario izatera daraman bidean arakatuko dute bertan, feminismotik hurbilen idatzi duten egileak eta plazaratu dituzten lanak ezagutzeko, irakurtzeko eta aztertzeko aukera emanez”, adierazi dute antolatzaileek.

Ikastaroaren helburua euskal emakumeen literatura feministaren lanak ezagutaraztea da, baita mota honetako literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea ere.
Landuko dituzten gaiak askotarikoak izango dira, tartean honako hauek: Bertsolaritza feminista (Uxue Alberdi); Haur eta gazte literatura (Mariasun Landa); Amaia Lasa eta beste poeta feminista batzuk; Antzerkigile feministak; Komikigintza feminista; Euskal literatura feminista XXI. mendean; eta abar.

Izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik

Ikus hemen informazio gehiago.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments