Gregorio Muro ‘Harriet’ eta Asier Iturralde ‘Gaston’ komikigileen lan bana kaleratu du Harriet argitaletxeak: Mugako dragoiak Azote eta Egun bat Beti Berdin tabernan. Euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu dituzte aldi berean; bi kasuetan Miel Anjel Elustondo izan da itzultzailea.
‘Harriet’en Mugako dragoiak Azote western-ean kokatzen da, eta 2021ean Murok berak kaleratutakoaren jarraipena da. Lan berri honek Azuzena Acosta ‘Azote’ abeltzain gaztearen abenturak kontatzen ditu. ‘Gaston’en Egun bat Beti Berdin tabernan lanak, berriz, unibertso oso bat aurkezten du taberna baten begietatik ikusita.
Bi lan hauen atzetik udazkenean komiki gehiago argitaratuko dituela aurreratu du Harriet argitaletxeak: Mikel Begoñaren komikia eta Kabe zigiluaren baitan euskaratutako manga ale gehiago.