Alberto Ladron Aranak urriaren 1ean aurkeztuko du nobela berria

0

Dena eskaini nizun titulupean argitaratu du Elkar argitaletxeak Alberto Ladron Aranaren nobela berria, eta urriaren 1erako iragarri dute aurkezpen ekitaldia Donostian. Hamalaugarren eleberria du honakoa Iruñeko idazleak; orain hurrengoa, Ilunpeko zelataria, 2022an eman zuen argitara.

Liburuari buruz
Laura Merinok, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestearren, ihes egitea erabakitzen du, lankide baten laguntzaz, inork deskubrituko ez dituen bazter ezkutu batera. Handik urteetara, baina, Lauraren ahizpa Itziarrek Vazquez eta Asiain detektibeen agentziara joko du, aspaldiko desagertze hura iker dezaten, arrasto berriren bat agertu dela eta.
Bere ohiko polizi nobelen aldean, beldurrezko eta misteriozko eleberrien elementuak elkartu ditu oraingoan Alberto Ladron Aranak, terrore psikologikoaren izua eta thrillerraren kilika konbinatuz; hori bati, betikoak ditu geldialdirik gabeko erritmo bizia, une batez ere gutxitzen ez den jakin-mina eta irakurlea ustekabean harrapatuko duten sorpresa bat edo beste.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments