Alaine Agirrek irabazi du 43. Lizardi Saria ‘Euri eta ateri’ lanarekin

0

Yolanda Arrietak, Nerea Loiolak eta Amaia Serranok osatutako epaimahaiak Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) idatzitako Euri eta ateri lana saritu du Lizardi Sariaren 43. edizioan. Hala, Agirrek bigarrenez irabazi du sari hau, hamar ekitaldi atzerago irabazi baitzuen estreinakoz Hau ez da zoo bat lanarekin.

Epaimahaiaren esanetan, Alaine Agirreren kontakizunak “lehen esalditik harrapatzen du irakurlea”. Istorioak gain eginda dagoen pertsonaia baten ezinegona kontatzen du, baina dramatismorik gabe, “umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe”. Idazle bizkaitarraren “hizkuntza maila paregabea” ere nabarmendu du epaimahaiak.

Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 2an egingo dute Zarautzen, Haur Literaturaren Nazioarteko Egunean, eta hantxe aurkeztuko dute liburua.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments