Ane Irazabal

0

1984an Arrasaten jaioa, Ekialde Hurbileko berri ematen ezagutu genuen askok, eta ordutik udaberri arabiarraren ondorengoa, iheslarien migrazioa edota Ukrainako gerraren hasiera kontatu dizkigu, besteak beste.

AMEK EZ DUTE. Katixa Agirre (Elkar, 2018)
“Asko gustatu zitzaidan gaia. Izan ere, amatasunaren gainean orain arte tabua izan den gaia jorratzen du. Biziki interesgarria”.
Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

MIƑAN. Amets Arzallus eta Ibrahima Balde (Susa, 2019)
“Hunkigarria, ederra, errespetu osoz idatzia. Migrazioaren drama, ihesaldia ulertzeko berharrezkoa. Aspaldian ez ninduen liburu batek hainbeste hunkitzen”.
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

LAGUN IZOZTUA. Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)
“Dagoeneko irakurri beharreko klasiko bat bilakatu da, ikusgarria da nola dagoen idatzita. Polita benetan”.
Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza. Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batea.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments