1974an Villabonan jaioa, ETB1eko Wazemank saio gogoangarriarekin lotzen dugu askok. Geroztik, telebista, irrati edota antzerkirako beste hamaika gidoi sortu du, eta azkenaldian Herri txiki, infernu handi saioan dabil Euskal Herrian barrena.
Honakoa da bere HIRUKOA:
H GABE-KO UMORIA. IƱaki Linazasoro (Itxaropena, 1970)
“Umorea eta etnografia, garai bateko pasadizo, anekdota eta idiosinkrasiaren dokumentu ordainezina”.
Kuliska Sortako 72. liburua, eta IƱaki Linazasorok euskaraz argitaratutako lehena.
DAKOTA ERAIKINEAN. Esti Vivanco (Elkar, 2021)
“Euskaraz irakurtzen hasi behar duenarentzat eleberri aproposa eta entretenigarria, misterio kutsuz beteta”.
Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Birritan pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio. Baina gau horretan bertan, loak hartu ezinik ibili da. Erabaki ona hartu ote du? Ethan Whitefeather Guggenheimeko lan-harremanen arduraduna ezagutzean, gorputzaldi txarra berrituko zaio. Gainera, Markus bekadun-kidea Dakota eraikinari buruzko lana egiten ari da, eta Deienek eraikin enigmatikoaren misterioan sartuta ikusiko du bere burua.
DEKLARATZEKORIK EZ. BeƱat Sarasola (Susa, 2019)
“Gaur egungo gizartearen erretratuak eta pertsonaia baten zamak osatzen duten istorio gomendagarria”.
Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da BeƱat Sarasolaren lehenengo nobela protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.
Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu ābere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkiko bestela ere arrakalatua dagoen harremanariā, eta gutxien espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena.