Juan Kruz Lakasta

0

Iruindar peto-petoa, Jakan jaioa (1970) bada ere. Iruñerriko Euskalerria Irratiarekin lotzen dugu berehala Juan Kruz Lakastaren izena, hantxe baitaratzamatza lanean 25 urte. Aurretik, ordea, Eguzki Irratian eta Euskaldunon Egunkarian ere aritua da, besteak beste.

Honakoa da bere HIRUKOA:

BI ALDIZ IRAUN. Oihane Zuberoa Garmendia (Balea Zuria, 2023)
“Heriotza eta memoriaren galera bezalako gai mingotsei buruzko liburu goxo eta ederra. ‘Iluntzean hiria gaztaintzen zen’, euskaldunon hiri buruzagiari buruzko bertso horregatik bakarrik mereziko luke liburuak. Ez ote nukeen Hedoi Etxarteren Sortaldekoak (Susa) hautatu behar.”
Oihane Zuberoa Garmendia nafarraren bigarren poema liburua da Bi aldiz iraun. Aurrez, 2020an, Bidaia (h)ariketak argitaratu zuen. Bi aldiz iraun liburua lau ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak, fruta jakin bati lotuta, urtaro banari egiten dio erreferentzia.

LIZTOR MUTANTEAK. Santi Leoné (Susa, 2022)
“Merezi baino oihartzun urriagoa eduki duen ipuin liburua. Giza harreman eta egunerokotasun ilunak, Leoneren ironia (edo sarkasmo) txinpartatsua lagun. Ez ote nukeen Garazi Arrularen Lurraz beste (Txalaparta) hautatu behar”.
Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak. Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak

ERRETZAILE DAMUTUEN KONPAINIA. Aingeru Epaltza (Elkar, 2022)
“Edu Saragueta kazetari urtetsu eta ozpinduaren berragerpena. Nobela beltz foralaren berpizkundea. Ez ote nukeen Jon Alonsoren Carvalho Euskadin (Susa) aipatu behar”.
hirOsagai ugariz antolatu eta zenbait kolorez zipriztinduriko eleberria eraiki du Epaltzak: deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain ñabarra, eta, batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa. Irakurleondako festa, azken batean.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments