‘Nola belztu behar zuria’ errezitaldia martxoaren 6an Eskoriatzan

0

Saio honekin amaituko da Kilkerren soka ekimenaren baitan martxorako antolaturiko zikloa

Bide Ertzean taldeak eta Oier Guillan eta Asier Sarasola errezitatzaileek Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarrituriko Nola belztu behar zuria errezitaldia eskainiko dute martxoaren 6an, ostiralez, Eskoriatzako Zaldibar aretoan gaueko 22:30ean. Hala, 111 Akademiak saio honekin emango dio amaiera Kilkerren soka ekimenaren baitan martxorako antolaturiko zikloari.

Hilaren 6koarekin batera, beste bi ekitaldik osatu dute egitaraua: martxoaren 3an, Larraitz Ariznabarretak Martin Ugalde: diskurtso baten kartografia doktore tesian oinarrituriko hitzaldia eskaini zuen Bastero kulturgunean eta hilaren 5an, Jose Luis Otamendik Kapital publikoa poesia-liburuan oinarrituriko errezitaldia egin zuen Usurbilgo Potxonean kultur etxean.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments