Iñaki Irasizabalek lan berria aurkeztuko du martxoaren 18an Donostian

0

Genero beltzari heldu dio berriz ere Aita gurea eleberrian

Martxoaren 18an aurkeztuko du Iñaki Irasizabalek bere lan berria. Literatura beltzean murgilduta dabil idazle durangarra azken urteetan (Odolaren deia, 2014; Bizkartzainaren lehentasunak, 2013; Orbe auziaren ingurukoak, 2012; Igelak benetan hiltzen dira, 2011; Gu bezalako heroiak, 2010), eta genero horri heldu dio Aita gurea nobela berrian ere. Donostiako Elkar aretoan aurkeztuko du, Xabier Mendiguren editorea lagun duela.

Sinopsia: 

Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeak… eta makina horiek guztiak erabiltzen zenbait behargin, zahar eta gazte, nor bere arazo eta ametsekin baina denak ere beren lanpostua galtzeko beldurrez.

Eta horien guztien artean, kontrajartzeak, gaizki-ulertuak, etsaigoak, istripuak, lapurretak eta hainbat heriotza, nahita zein nahi gabe eragindakoak. Eleberri beltzean espezializatu da Iñaki Irasizabal, krimenean baino arreta gehiago jarriz beti gizartearen argi-ilunetan. Oraingo nobelaren berezitasuna da zein barrutik eta modu sinesgarrian erakusten digun lanaren mundua: industriako enpresa baten gorabeherak, langileen arteko harremanak… Eta horiez gain, familia-loturen indarra, droga giroaren itzalak…

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments