Katixa Agirrek irabazi du 2015eko 111 Akademiaren Saria

0

Akademiakideek idazle gasteiztarraren Atertu arte itxaron izendatu dute iazko obrarik gogokoena

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Katixa Agirrek idatzi eta Elkar argitaletxeak plazaratutako Atertu arte itxaron eleberriak jasoko du 2015eko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 23an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2015ean gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eta Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok izan ziren bi finalistak, eta Agirreren lana suertatu da garaile.

Gauzak horrela, orain irabazleari saria ematea baino ez da geratzen. Maiatzaren 5ean ospatuko da 2015ko 111 Akademiaren Saria ezagutzera emateko ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean.

Publizitatea

Atertu arte itxaron

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera.

Irakurri hemen Katixa Agirreren eleberriak jaso dituen iritziak.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments